Baldintzak

 

1. Erabiltzailearen erregistroa

EIBikaslekontseiluaren zerbitzu guztiak erabili ahal izateko, erregistratuta egon behar duzu plataforman.Erregistroa formulario bat beteta egiten da eta bertan lortutako datuak ohar hauetan adierazitako helburuetan erabiliko dira eta ez beste edozeinetan edo, gehienez ere, kasuan kasuko dokumentuetan adierazitakoetan.

Erabiltzaileei eskatuko zaizkien datu pertsonalak identifikazio orokor bat egiteko behar direnak izango dira, ez besterik, eta zerbitzuak eskaini eta jaso ahal izateko beharko direnak.Datuok behar bezala tratatuko dira eta EIBikaslekontseiluaren fitxategietan metatuko dira; erabiltzaileei behar besteko baliabide tekniko eskainiz, datu pertsonalak eman aurretik, Izaera Pertsonaleko Datuak tratatzeko politikari buruzko honako ohar honen berri edo beste edozein informazio adierazgarriren berri izan dezaten eta, hortaz, baimena eman dezaten EIBikaslekontseiluak erabiltzaileen datu pertsonalak tramitatzeko.EIBikaslekontseiluak ez die hirugarrenei emango webgunearen bidez jasotzen diren erabiltzaileen datu pertsonalik, erabiltzailearen baimen espresik izan gabe.

Erabiltzailea izango da, izena ematerakoan emango dituen izaera pertsonaleko datuen arduradun bakarra eta, hortaz, bere gain hartuko ditu emandako datuetan liratekeen adierazpide oker edo zehaztasunik gabekoak, bai eta adierazpideok EIBikaslekontseiluari edo hirugarrenei emandako informazioarengatik eragindako galerak ere.Erabat debekatuta dago beste inoren daturik erabiltzea eta, bereziki, beste inoren identitatea bereganatzea.Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du erabiltzaile konturik ez duela erregistratuko beste inoren izenean, ez eta erabiltzaile konturik erregistratuko ere, talde edo entitate baten izenean, bere baimen espresa izan gabe.EIBikaslekontseiluak bere gordetzen du kasuan kasuko eremua baliogabetu edo bertan behera uzteko eskubidea edo/eta identitatea baieztatzekoa.EIBikaslekontseiluak jakinaren gainean jartzen du erabiltzailea, behar izanez gero, agintari polizial edo/eta judizialengana joko duela edo beroriek lagunduko dituela, gertakariak indarreko legeriek tipifikatutako jokaera edo jokamolde izan daitezkeela iritzita.

EIBikaslekontseiluak indarreko legeriarekin bat etorrita tratatuko ditu datuak, beti ere zerbitzu bakoitzean sinatu duten erabiltzaileekiko konfidentzialtasuna bermatuz eta beren eskubideak defendatuz.

Erabiltzaileak adostasuna agertzen du izaera pertsonaleko datuei buruzko informazioa erabil dadin, baldin eta administrazio agintari eskudunek edo agindu judizialaren bidez eskatuko balute.

2. Edukiak

2.1. Edukiak

EIBikaslekontseiluaren webgunean eskainitako edukiak EIBikaslekontseiluak gestionatzen ditu eta EIBikaslekontseiluak eta bertan erregistratutako erabiltzaileek egindakoak dira, salbu eta webgune honetatik kanpoko iturrietatik datozenak. Hauen kasuan, zein bere jatorriaren, bitartekoaren edobeste edozein informazioren berri emango da.

EIBikaslekontseiluak egin ez dituen edukien kasuan, ez da bera arduradun izango kanpoko iturri horietatik etorritako informazioa zehaztasunik gabe edo eguneraturik ez badago, kontutan izanik bere erantzukizuna bere iturrietatik eratorritako edukiei eta ez beste ezeri dagokiola.

Debekatuta du, hortaz, erabiltzaileak eduki hauek helburu tipifikatuekin erabiltzea edo, bestela, webgunearen edo hirugarrenen funtzionamendu eta erabilera ohikoa edozein modutan kaltetu, eragotzi, zaildu, gainkargatzeko borondate eta asmoaz erabiltzea, zuzenean zein zeharka eta ondorioa edozein delarik.Era berean, debekatuta dago webgunea eta bertako edukiak erabiltzea ideia eta jarrera xenofobo edo bereizkeria zaleekin, edozein esanguraz eginik ere, giza eskubideen aurkako edo oldarkorrekin.

2.2. Erabiltzeko baldintza orokorrak

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du EIBikaslekontseiluak eskainitako zerbitzuak eta informazioa fede oneko irizpideekin bat etorrita erabiltzeko, kasu guztietan oro, onartu ohi diren erabilera printzipioak errespetatuz eta indarreko legeria eta ordena publikoa ezertan ere hautsi gabe.

Eduki gehienetan parte hartu ahal izateko, erregistratu behar da EIBikaslekontseilua.eus webgunean.Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute portaera oneko oinarrizko arau hauek bete eta onartzeko:

Gustatu zein ez, errespetatu behar dira gainontzeko parte hartzaileen iritziak.Atal hauetan guztietan, ez du erabiltzaileak irainik egino, ez eta mintzaira oldarkor, arrazista, bortitz, xenofobo edo bereizkeriazkorik erabiliko ere; oro har, indarreko legeriaren eta ordena publikoaren aurkako portaera edo jarrerarik agertu gabe.Erabiltzailea eta ez beste inor izango da beste erabiltzaileekiko elkarreraginen arduradun bakarra.EIBikaslekontseiluak bere gordetzen du erabiltzaileen arteko eztabaidak kontrolatzeko aukera, nahiz betebehar ez duen.

Copyright-a. Gomendagarria da copyright-ik duen edukirik ez bidaltzea, jabearen baimenik ez badago, bederen.Egoki iritziz gero copyright-a duten Interneteko edukiak eskaintzea, URL osoa idatzi behar da, gainerako erabiltzaileek esteka erabili eta edukiak eskuratu ahal izango badituzte jabearen webgunetik bertatik.

Publizitatea. Ezin bidal daiteke sustapen edo/eta publizitatezko edukirik.

Spam-a. Ezin erabil daiteke parte hartzaileen posta elektronikoa baimenik gabeko komunikazioak bidaltzeko.

EIBikaslekontseilua taldeak bere gordetzen du, arau hauek edo arau partikularrak beteko ez luketen parte hartzeak ezabatzeko.Era berean, ez du bere gain hartzen erabiltzaileen arau hausterik, ez eta arau hauste horien ondoriorik ere.

2.3. Erabiltzeko baldintza osagarriak

EIBikaslekontseiluak jakinaren gainean jartzen ditu bere erabiltzaileak ezen liburuen laburpen, diskurtso, hitzaldi eta, besteak beste, katedra azalpenak eta bestelako sormenak jabetze intelektualari buruzko 1996koapirilaren 12ko legearen xedearen helburu direla.Beraz, EIBikaslekontseiluak bere gordetzen du erabiltzaileek aipatutako lege horren edo indarrean legokeenaren aurka joan edo hautsiko lukeen edozein ekarpen ezabatzeko, erabiltzaileek webgunea erabili orduko.

2.4. Apunteetan parte hartzea

Atal honetan, garrantzi berezia eman eta bereziki azpimarratu nahi da bertan argitara emandako dokumentu akademikoen egiletzaigondako fitxategien igorleena dela, EIBikaslekontseiluak hala dela uste baitu, beste inork modu egiaztagarrian dokumentu horien gaineko eskubide edo interes legezkorik baduela probatzen ez duen bitartean.

Hala eta guztiz, EIBikaslekontseiluak esklusibotasunean ditu dokumentazio akademiko horren kopiak egin, publikoki komunikatu, banatu eta eraldatzeko eskubideak.Webgunean dokumentazio akademikoa daramaten fitxategi edo artxiboak igorri edo bidaltzeak berez dakar erabiltzaileek okerrik gabe ezagutu eta espreski onartzen dituztela aipatutako baldintza orokorrak.

3. Datuak Babesteko politika

4. Erabiltzailearen izaera galdu edo baja

Baja:Erregistratutako erabiltzaileak libreki eta edozein unetan egin ahal izango du baja EIBikaslekontseiluaren webgunean, atariko kidearen izaera eta bere kontuari loturiko eskubide eta datuak galduz, eskaria https://eibikaslekontseilua.eus helbidean egite hutsaz.

EIBikaslekontseiluak bere gordetzen du erabiltzaileari baja emateko aukera, baldin eta erabiltzaileak honako baldintza orokor hauek hautsi eta/edo webgunearen zerbitzuak eskaintzea ekonomikoki bideragarria ez bada, atariaren iritziaz. Baja emateaz batera, bertan behera geratuko da ezarritako harremana eta erabiltzaile izaeraz lortutako eskubideak eta EIBikaslekontseiluaren kontuei loturiko datuak galduko dira.

Erabiltzailearen izaera galduta ere, aplikatu ahal izango dira baldintza hauek; izan ere, aplikagarri izango baitzaizkie EIBikaslekontseiluaren eta erabiltzailearen artean sor litezkeen arazo edo erreklamazioei.Erabiltzaileak baja egingo balu, EIBikaslekontseiluak bere datuak eta informazio pertsonal guztia ezabatuko ditu, atal ezberdinetan egin dituen ekarpen publikoak mantenduz.Aplika daitekeen legeria eta jurisdikzioa:Honako baldintza orokor hauek indarreko legeria espainiarrak arteztuko ditu.

5. Erantzukizunaren mugak edo salbuespenak

EIBikaslekontseiluak ez du erantzukizunik izango baldin eta ERABILTZAILEEK edo hirugarrenek legearen, moralaren, fede onaren eta ordena publikoaren aurka bidalitako edukiak, informazioak, publizitatea, iritziak, kontzeptuak edo irudiak erabiltzearen ondorioz gerta litezkeen edozein eratako kalte eta galeren inguruan, bai eta jabetza intelektual zein industrialen eskubideak hautsi edo akats, oker edo birus informatikorik edo antzeko software errutinarik badute.

EIBikaslekontseiluak ez daki jakin bere webgunean ostatutako edukietan legearen, moralaren, fede onaren eta ordena publikoaren kontrakorik dagoenik, ez eta jabetza intelektual zein industrialen eskubideak hautsi edo akats, oker edo birus informatikorik edo antzeko software errutinarik dutenik ere.

EIBikaslekontseiluak bere esku dituen baliabide guztiak jarriko ditu bere zerbitzarietan ostatutako datuak babesteko.Pertsona fisiko edo juridikorik sartuko balitz datu hauetara legez zein legez besteko moduan eta informazio horren erabilera okerra egingo balu, indarreko legeriaren aurrean erantzun beharko du.

EIBikaslekontseiluak eskerrak eman nahi ditu webguneko erabiltzaile eta bisitari guztien laguntza eta lankidetzarengatik.Atal honetan deskribatzen diren jarduera mota horietako edozein jakinarazi nahi izanez gero, lehenengo atalean eskainitako kontaktuak erabili ahal dira.EIBikaslekontseiluak webgunean ostatutako eduki, iritsi eta/edo kontzeptuetako batek zilegitasunik ez duela jakingo balu edo birus informatikorik edo antzeko software errutinarik duela, berehala kenduko du, ezinbesteko ziorik ezean.

Erantzukizun salbuespena, webgunearen funtzionamenduaz:

EIBikaslekontseiluakmodu jarraituan eskaintzen ditu zerbitzuak eta edukiak, eskura dituen baliabide tekniko guztiak bertan jarrita, zerbitzuok ahal denik eta hobekien emango badira.

EIBikaslekontseiluak ez du bere gain hartzen, webgunearen funtzionamenduaren erabilgarritasun eta jarraikortasun teknikoaren ondorioz gerta litekeen edozein motatako kalte-galerarik.Nolanahi ere, EIBikaslekontseiluak, arazo teknikorik izanez gero, egin beharreko ekintza guztiak egingo ditu beren zerbitzuak lehengoratzeko.

EIBikaslekontseiluak ez du bere gain hartzen, baimendu gabeko hirugarrenek webguneko erabiltzaileen datuak eskuratu eta, datu horien bidez, webgunean egin lezaketen edozein erabileraren kalte-galerarik.

Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookVisit Us On Instagram