Armairuak erreserbatzeko eta haien erreserba berritzeko xedapen orokorrak

Honen bidez, 2017-2018 ikasturtean Bilboko Ingeniaritza Eskolan armairuak erreserbatzeko, erreserbak berritzeko eta erreserbak aldatzeko eskaerak egiteko arauak xedatzen dira.

1. ARMAIRUEN ERRESERBA

1.1. Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek soilik erabil dezakete zerbitzu hau, eta dagokion Ikasle Kontseiluak kudeatuko du.

1.2. Armairuak erreserbatzeko epea2017ko irailaren 29ko 14:00etan irekiko da, eta sareko inprimaki baten bidezegingo da.

1.3. Armairuak agortu arte esleituko dira, jasotako eskaeren ordenari jarraituz, armairuak erreserbatzeko eskaerak egiten diren heinean. Ikasle bakoitzak, ahal den neurrian, nahi duen armairua aukeratu ahal izango du, une horretan erabilgarri daudenen artean.

1.4. Ikasleek armairuak partekatu ahal izango dituzte, baina, kasu horretan, pertsona bakarra agertuko da errentari gisa; hortaz, pertsona hori armairuaren arduradun izango da ondorio GUZTIETARAKO.

1.5. Ordainketa egin eta dagozkion izapideak burutu ondoren (eskuzko sinadura eta kontratua behar bezala betetzea), errentari bakoitzak beregiltzarrapoa erabili beharko du dagokion armairuan. Ikasle Kontseiluak ez du giltzarraporik emango.

2. BIGARREN LAUHILEKOA

2.1. Errentariak lehenengo lauhilekorako bakarrik alokatu badu armairua, hustu egin beharko du bigarren lauhilekoko lehenengo astean zehar.

2.2. Alokairua bigarren lauhilekorako berritu nahi izanez gero, aste hori izango du ordainketa egiteko eta dagozkion izapideak berriro bideratzeko (eskuzko sinadura eta kontratua behar bezala betetzea).

2.3. Bigarren lauhilekoko lehen astea igarota, hustu egingo dira armairuak, 6.2-6.5 ataletan xedatutakoaren arabera. 6.4 ataleko epemugaren ordez, hots, 2018ko urriaren 1aren ordez, 2018ko martxoaren 1a ezarriko da epemuga gisa, eta berriro alokatuko dira erabilgarri dauden armairuak, ohiko prozedurari jarraikiz. Lau hilerako alokatzeko aukera bakarrik emango da.

3. PREZIOAK

Armairu mota Estua Zabala
 Lau hilerako alokairua  8€ 12€
 Ikasturte osorako alokairua 13€ 17€
 Fidantza 10€ 10€

4. ORDAINKETA-METODOA

4.1. Armairu bat alokatzeko, fidantzaz gain, armairua alokatzeko prezioa ordaindu beharko da. Ikasle Kontseiluak zehazten ditu prezio horiek. Fidantzari dagokionez, erabilera-baldintzak betetzen badira, osorik itzuliko da alokairua amaitzean.

4.2. Dagokion zenbatekoa ordaintzeko, bi aukera daude:

4.2.1. Banku-transferentzia bidez ordaintzea, zenbatekoa Ikasle Kontseiluaren webgunean agertzen den kontuan sartuta.

4.2.2. PayPal bidez ordaintzea.

4.3. Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: ordainagiria, eskuz sinatutako eta behar bezala betetako kontratua eta oinarri hauen kopia bat, eskuz sinatuta baita ere.

5. FIDANTZA ITZULTZEA

5.1. Graduko azterketen ohiz kanpoko deialdia amaitu ondorengo astean, 3 eguneko epe bat irekiko da. Egun horietan zehar, Kontseiluko presidenteak baimendutako pertsonak egongo dira Ikasle Ordezkaritzan, fidantza itzultzeko prozedura errazteko xedearekin.

5.2. Epe horretan, errentariak Ikasle Ordezkaritzara bertaratu ahal izango dira fidantza itzul diezaieten.

5.3. Fidantza itzuli ahal izateko, Zentroko Ikasle Kontseiluko presidenteak baimendutako pertsonek armairuen egoera egiaztatu eta haiek zigilatu beharko dituzte, armairuen alokairua azkenduz.

5.4. Armairua behar bezala zaindu bada, eta errentariak oinarri hauek behar bezala bete baditu, fidantza osoa itzuliko zaio.

5.5. Aurreko artikuluan (5.4) xedatutako aspektuetako bat edo gehiago bete ezean, Ikasle Kontseiluak errentariari fidantza EZ itzultzea erabaki dezake (osorik edo zati bat). Gehienez, astebeteko epean jakinaraziko zaio azken erabakia errentariari.

5.6. Armairuaren egoera egiaztatzean, gomendagarria da bertan egotea errentaria edo, haren ordez, hark baimendutako pertsona bat (eskuesleak eta eskuetsiak sinatutako ziurtagiri bat aurkeztuta). Bestela, egiaztapena gauzatzeaz arduratzen den pertsonaren irizpidea hartuko da kontuan.

5.7. Fidantza txeke bidez itzuliko da. Txekea errentariaren izenean egongo da (pertsona horrek bakarrik kobratu ahal izango du), eta errentariak edo hartara baimendutako pertsona batek bakarrik bildu ahal izango du (eskuesleak eta eskuetsiak sinatutako ziurtagiri bat eta eskueslearen NANaren fotokopia bat aurkeztuta).

5.8. Fidantza itzultzeko epea 2018ko urriaren 1ean itxiko da.

6. ARMAIRUAK HUSTEA

6.1. Graduko ohiz kanpoko azterketak amaitu ondorengo astearen aurretik hustu beharko dira armairu GUZTIAK.

6.2. Epe hori igarota, Ikasle Kontseiluak geratzen diren giltzarrapoak zizailatu eta armairuak hustuko ditu, baita 5.3 atalean adierazitakoari jarraikiz haien egoera egiaztatu ere. Zizailatutako giltzarrapoaren prezioa EZ zaio itzuliko errentariari.

6.3. Ikasle Kontseilua harremanetan jarriko da armairuak egoera perfektuan ez dituzten errentariekin, eta, 5.5 puntuan xedatutakoaren arabera, horrek fidantza EZ itzultzea ekar dezake (osorik edo zati bat).

6.4. Armairuetatik ateratako materialak behar bezala gordeko dira Ikasle Kontseiluan 2018ko urriaren 1era arte.

6.5. Data hori igarota, materialak Galdutako Objektuetara eramango ditu Ikasle Kontseiluak. Momentu horretatik aurrera, ez dira bere erantzukizuna izango.

7. DATUEN BABESA

7.1. Armairua lehenengo lauhilekorako alokatzen bada, 2018ko martxoaren 1era arte gordeko dira errentariak emandako datuak. Gainerako kasuetan, 2018ko urriaren 1era arte gordeko dira.

7.2. Kasu hauetan bakarrik erabiliko dira datu horiek: errentariarekin harremanetan jartzeko, oinarri hauek betetzen direla ziurtatzeko eta, etorkizunera begira, zerbitzua hobetzeko.

8. ERANTZUKIZUNA

8.1. Armairuetako edukiak ez dira Ikasle Kontseiluaren erantzukizuna, ezta armairuetan gerta litezkeen arazo edo ebasketak ere.

8.2. Errentari bakoitzaren erantzukizuna izango da errentamenduaren aldian zehar armairu barruan dagoen guztia. Hortaz, pertsona horren erantzukizuna izango da espazio hori eta hartan gordetako edozein objektu egoera onean mantentzea, eta ez beste inorena.

9. 9. OINARRIEN IRISMENA ETA EZ ONARTZEKO ESKUBIDEA

9.1. Ikasle Kontseiluak beretzat gordetzen du armairuak ikasleei EZ alokatzeko eskubidea, ikasle horiek lehenago armairuak edo UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak emandako beste zerbitzu batzuk erabiltzeko arauak bete dituzten ala ez kontuan hartuta.

9.2. Ikasle Kontseiluak beretzat gordetzen du oinarri hauen irismena mugatzeko eskubidea, baldin eta gaizki interpreta badaitezke edota gaizki-ulertuak, eztabaidak edo nahasketak sortzen badizkio alderdi interesdunetako bati, betiere berdintasuna, ekitatea eta justizia errespetatzen direla zainduz.

Armairuak erabiltzeko, XEDAPEN OROKOR HAUEK ONARTU BEHAR DIRA. XEDAPEN OROKOR HAUEKEZ EZAGUTZEAK EZ DU HAIEK BETETZEKO ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEN.

Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookVisit Us On Instagram