Nire azterketaren kopia bat jaso ahal dut?
Bai, ikasleok ebaluatutako material guztiaren kopia bat eskuratzeko eskubidea dugu, bai azterketak, zein entregagaiak, txostenak, etab. Gainera, ematen diguten azterketaren kopiak irakaslearen anotazioak eduki behar ditu.
Eskubide hori, gure azterketak, gu eta unibertsitatearen arteko administrazio-prozesutzat hartzen baitira dugu, eta, beraz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluaren arabera, “..tendrĂ¡n derecho a acceder y a obtener copia de los documentos contenidos en los citados procedimientos. “
Aldezleak (UPV/EHUren unibertsitate-defendatzailea) hori aipatzen du 2019ko (49. orrialdea) eta 2022ko (40-44. orrialdeak) txostenetan.
Irakasle batek ez badizu azterketaren kopia bat eman nahi, jar zaitez harremanetan Ikasle Kontseiluarekin lehenbailehen.