Zenbat eguntan argitaratu behar dira azterketen notak?
“Deialdi ofizialeko ebaluazioaren behin-behineko kalifikazioak 12 egun naturaleko epean argitaratuko dituzte irakasleek, ebaluazio proba egiteko data ofizialetik kontatzen hasita. … Azken ebaluaziokoak ez diren proben kasuan, kalifikazioa argitaratzeko 21 egun naturaleko epea egongo da, proba egin edo aurkeztu den egunetik kontatzen hasita.”
>>Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia
Nota emateko duten epa ez baldin bada errespetatzen, dagokion saileko koordinatzaileari jakinarazi beharko zaio, jasota gera dadin eta dagozkion neurriak har ditzan. Horretarako, nahikoa da Ikasle Kontseiluari abisatzea edo kexa anonimo bat jartzea.