Nola jar dezaket kexa bat?
UPV/EHUn ikasten gauden bitartean arazoak izaten ditugu irakasleekin, klaseekin, ebaluazioarekin edo unibertsitateko zerbitzuekin. Horrelakoetan zer egin ez badakizu, guk lagunduko zaitugu.
Gainera, zure ikasgelan eragina duten gaiak badira (irakasleak ez joatea, ebaluazio-sistema aldatzea…), kexa bat aurkeztu ahal izango duzu modu erabat anonimoan. Hala ere, kexa edo erreklamazio bat banaka eta modu pertsonalean egin nahi izanez gero, nahikoa da idazki bat egitea eta erregistroz bidaltzea, ikastetxeko idazkaritzaren bitartez.
Zure kexa anonimoa hemen jar dezakezu.