FAQs

  • Nire azterketaren kopia bat jaso ahal dut?

    Bai, ikasleok ebaluatutako material guztiaren kopia bat eskuratzeko eskubidea dugu, bai azterketak, zein entregagaiak, txostenak, etab. Gainera, ematen diguten azterketaren kopiak irakaslearen anotazioak eduki behar ditu.

    Eskubide hori, gure azterketak, gu eta unibertsitatearen arteko administrazio-prozesutzat hartzen baitira dugu, eta, beraz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluaren arabera, “..tendrán derecho a acceder y a obtener copia de los documentos contenidos en los citados procedimientos. “

    Aldezleak (UPV/EHUren unibertsitate-defendatzailea) hori aipatzen du 2019ko (49. orrialdea) eta 2022ko (40-44. orrialdeak) txostenetan.

    Irakasle batek ez badizu azterketaren kopia bat eman nahi, jar zaitez harremanetan Ikasle Kontseiluarekin lehenbailehen.

    >>Aldezlearen 2019ko txostena

    >>Aldezlearen 2022ko txostena

  • Zer da irakaskuntza-gida? Eta ikaslearen gida?
    “Irakaskuntza-gida bakarra izango da irakasgai bakoitzeko, eta, gutxienez, prestakuntza-helburuak, programa, programatutako jarduerak, ebaluazio-sistema eta ebaluazio-irizpide eta -adierazle espezifikoak jasoko ditu, proba bakoitzaren haztapena barne, hala badagokio.”
    >>IV. kapitulua, 38.2 artikulua
    Ikaslearen gidak irakaskuntza-gidak baino informazio zehatzagoa jasotzen du, hala nola partzialen edukia, praktiken banakapena…
  • Notaren %100ko balioa duen azken ebaluazioko proba bakarrera aurkeztu al naiteke?

    Bai, horretarako, ebaluazio jarraituari uko egiteko idazkia aurkeztu beharko diezu irakasgaiaren ardura duten irakasleei. Horretarako, 9 asteko epea izango duzu lau hileko irakasgaietan eta 18 astekoa urtekoetan, lauhilekoaren edo ikasturtearen hasieratik aurrera, hurrenez hurren.

    >>Capítulo II, Artículo 8.3

  • Nola jar dezaket kexa bat?

    UPV/EHUn ikasten gauden bitartean arazoak izaten ditugu irakasleekin, klaseekin, ebaluazioarekin edo unibertsitateko zerbitzuekin. Horrelakoetan zer egin ez badakizu, guk lagunduko zaitugu.

    Gainera, zure ikasgelan eragina duten gaiak badira (irakasleak ez joatea, ebaluazio-sistema aldatzea…), kexa bat aurkeztu ahal izango duzu modu erabat anonimoan. Hala ere, kexa edo erreklamazio bat banaka eta modu pertsonalean egin nahi izanez gero, nahikoa da idazki bat egitea eta erregistroz bidaltzea, ikastetxeko idazkaritzaren bitartez.

    Zure kexa anonimoa hemen jar dezakezu.

  • Klasean ikusi ez den baina irakaskuntza-gidan dagoen gai-zerrendako zerbait sar daiteke azterketa batean?

    “Ezin izango da irakasgaiaren ebaluazioa egin irakasleek behar beste landu ez dituzten gaien inguruan, nahiz eta gaiok irakasgaiaren programan agertu.”
    >> IV kapitulua, 38.2 artikulua

  • Zenbat eguntan argitaratu behar dira azterketen notak?

    “Deialdi ofizialeko ebaluazioaren behin-behineko kalifikazioak 12 egun naturaleko epean argitaratuko dituzte irakasleek, ebaluazio proba egiteko data ofizialetik kontatzen hasita. … Azken ebaluaziokoak ez diren proben kasuan, kalifikazioa argitaratzeko 21 egun naturaleko epea egongo da, proba egin edo aurkeztu den egunetik kontatzen hasita.”

    >>Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia

  • Zer egin behar dut azterketak zuzentzeko duten denbora baino gehiago behar izan badute?

    Nota emateko duten epa ez baldin bada errespetatzen, dagokion saileko koordinatzaileari jakinarazi beharko zaio, jasota gera dadin eta dagozkion neurriak har ditzan. Horretarako, nahikoa da Ikasle Kontseiluari abisatzea edo kexa anonimo bat jartzea.

  • Zer gertatzen da egun berean bi azterketa baditut? Horietakoren baten data aldatzeko eskubidea daukat?

    Deialdi ofizialetan, ikasturte bereko azterketak hasten direnetik 24 ordu igaro beharko dira, eta ikasturte desberdineko ikasgaien artean, biak hasten direnetik 4 ordu igaro beharko dira, eta bat amaitzen denetik hurrengoa hasten den arte gutxienez 2 ordu igaro beharko dira. Gutxieneko horiek betetzen ez badira, gutxienez 15 egun lehenago jakinarazi beharko da, eta goragoko mailako azterketa aldatu beharko da.

    >>Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. I kapitulua, 6. Artikulua

  • Zer gertatzen da berrikuspenaren ondoren nire notarekin ados ez banago?

    Azterketa baten erreklamazioa eska daiteke, berrikuspenaren ondoren zure notarekin edo zuzentzeko moduarekin ados ez bazaude. Ikasle Kontseiluko kide bat erreklamazio horretan egoteko eskubidea duzu, ebazpena bidezkoa izan dadila defendatzeko.

    Erreklamazioa egiteko, idatzi bat bidali behar duzu saileko zuzendaritzara, GAURen behin betiko nota agertzen denetik sei eguneko epean.

    Zure nota berriarekin ados ez bazaude, Eskolako zuzendaritzan bigarren erreklamazio bat eskatu ahal dezakezu. Zure erreklamazioaren osteko nota argitaratzen den unetik 4 eguneko epean idazki bat bidali beharko duzu zure erreklamazioarekin ikastetxeko zuzendaritzara.

    Bigarren erreklamazioarekin ez bazara konforme geratzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango duzu. Administrazio-errekurtso bat da, hilabeteko epean errektoretzan aurkezten dena.

     

  • (Castellano) ¿Me pueden bajar la nota en una revisión o en una reclamación?

    Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

  • Simple FAQ

    Simple FAQ Content

  • Your First FAQ Question

    Your relevent FAQ answer.

  • Beste edozein zalantza izanez gero, hemen jar zaitezke harremanetan.

     

     

    Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookVisit Us On Instagram