Barne egitura

UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluari buruzko informazio osoa duzu lotura honetan:
https://www.ehu.eus/eu/web/ikasle-kontseilua/ordezkarien-gida

Ordezkari motak

Ikasleek, zuzenean, hiru ordezkari-mota aukeratzen dituzte, eta, hortik aurrera, ikasle-ordezkaritzaren egitura guztia berritzen hasten da.

Gela-mailan

Taldeak bere ordezkaria eta ordezkariordea aukeratu ahal izango ditu.

Ikastegi-mailan

Ikastegiko ikasleek, bi urterik behin, Ikastegiko Batzarrerako euren ordezkariak hautatuko dituzte. Horiek eratuko dute Ikastegiko Ikasle Kontseilua.

UPV/EHU mailan

Unibertsitateko ikasleek, bi urterik behin, Klaustrorako euren ordezkariak hautatuko dituzte.
Hortik aurrera, haiek hautatuko dituzte ordezkariak organo hauetarako:

  1. Gobernu Kontseilua
    a. Haien artetik, Batzordeetarako (klaustrorako lotura) ordezkaritza hautatuko da, bai eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilurako eta Gizarte Kontseilurako ere.
  2. Estatutuen Garapenerako Batzordea.
  3. Akademi Antolakuntzarako batzordea.
  4. Euskara Batzordea.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ikasleen (BIE) Kontseilua

BIEko Ikasleen Kontseilua UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluaren barne egituran dago txertatuta.

BIEko Ikasleen Kontseiluko kideak dira Eskolako Batzarreko ikasleen ordezkariak, eta ordezkari horiek baino ez, eta kontseiluburua eta idazkaria dauka.Diruzaina eta kontseiluburuordea izan ditzake.

BIEko Ikasleen Kontseilua lan taldeetan banatuta dago, eraginkorragoak izateko gure zereginetan.Lantaldeak koordinatzaile bat izango du: bozeramailea izango da eta bere ardura izango da taldeko kideen arteko lankidetza bultzatzea eta guztion artean aztertzea ikasleen ordezkaritzari buruzko gaiak.

Honakoak dira lan taldeak:

  • Ikasketen eta Azpiegituren LT: BIEko eraikinetan egiten diren aldaketekin zerikusia daukaten gaien ardura dauka, eta, beraz, talde honek gestionatzen ditu gai horren inguruko iradokizunak eta kexuak.
  • Komunikazioen LT: bere ardura da gestionatzea Ikasleen KontseiluarenRRSSak (Twitter, Facebook, Instagram eta Youtube), eta ikasleen artean banatzea komunikatuak.Ikasleen Kontseiluaren web gunea gestionatzea eta ikasle gehiagora heltzeko bide berriak ikertzea.
  • Jardueren LT: Ikasleen Kontseiluak gestionatzen dituen jarduera guztiak gestionatzen ditu (zaindariaren eguna, ateak zabaltzeko eguna, zubien lehiaketa…)
  • Euskara eta Berdintasuneko LT: berdintasuna ikusgarri egiteko eta berdintasunaren aldeko jarduerez arduratzen da, bai eta euskara sustatzeaz ere.Jarduerak antolatu eta kartelak egiten ditu gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko, arrazakeriaren, xenofobiaren eta homofobiaren kontrako adierazpenak egiteko eta abar.
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookVisit Us On Instagram