ARMAIRUAK ESKURATZEKO ETA BERRIRO ALOKATZEKO ARAU OROKORRAK (2019)

Honen bidez, Bilboko Ingeniaritza Eskolako armairuak –Ikasleen Kontseiluak ikasturte honetarako kudeatutakoak– eskuratu, aldaketa eskatu eta berriro alokatzeko arauak ezartzen dira.

 

  1. ARMAIRUAK ESKURATZEA
  • Zerbitzu hau Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleentzat bakarrik da, eta kasuan kasuko ikasleen kontseiluak kudeatzen du.
  • Armairuak eskuratzeko epea ez da irekiko iraileko edo urtarrileko ikasturteko astea baino lehenago. Web orriaren bidez alokatuko dira armairuak: https://eibikaslekontseilua.eus .
  • Armairuak denak agortu arte banatuko dira, eskaeren ordenaren arabera, armairuak eskatzen jarraitu bitartean. Ikasle bakoitzak, ahal den neurrian, eskuragarri daudenen artetik nahi duen armairua eska dezake.
  • Armairuak partekatzeko aukera eskainiko bada ere, pertsona bakarra agertuko da errentari gisa, kasu honetan ere, eta, beraz, armairuaren erantzukizuna izango du ondorio GUZTIETARAKO.
  • Armairua ordaindutakoan eta behar diren tramiteak egindakoan (eskuzko sinadura eta kontratua behar bezala betetzea), errentari bakoitzak bere giltzarrapoa erabili beharko du dagokion armairuan. Hau da, Ikasleen Kontseiluak ez du inoiz ere giltzarraporik eskainiko.

 

  1. LAUHILEKO BATERAKO ALOKAIRUA EDO ALOKAIRU PARTZIALA
  • Lehen lauhilekorako bakarrik alokatutako armairuak hustu egin beharko ditu errentari bakoitzak lehen lauhilekoko ohiko azterketa aldiko azken astean.
  • Alokairua bigarren lauhilekorako berritu nahi izanez gero, aste hori izango du ordaintzeko eta kasuan kasuko izapideak egiteko berriro (eskuzko sinadura eta kontratua behar bezala betetzea).
  • Ikasleen Kontseiluak armairuak hustuko ditu bigarren lauhilekoko lehen astean.

 

  1. BERMEA ORDAINDUTA
  • Kontratu honen bidez 10€-ko fiantzaren ordaitzea onartzen duzu, itzulketa bihurtuko dena zazpigarren klausulan aipatutako erantzukizun baldintzak betetzen badira.

 

  1. ARMAIRUAK HUSTEA
  • Armairu GUZTIAK egongo dira hustuta ekainaren 30 baino LEHENAGO.
  • Uztailaren 1etik aurrera, Ikasleen Kontseiluak okupatuta dauden giltzarrapoak zizailatu eta hustuko ditu, eta armairuak egoera onean dauden begiratuko du. EZ da itzuliko zizailatutako giltzarrapoaren diru zenbatekoa.
  • Egoera onean ez dauden armairuen errentariekin jarri ahalko da harremanetan Ikasleen Kontseilua, eta aparteko estra bat kargatuko zaio kontuan errentariari egindako kalteengatik eta/edo zerrenda beltz batean sartuko da.
  • Epea amaituta, Ikasleen Kontseiluak armairuetatik ateratzen duen material guztia zabor edukiontzietara bota edo ongintzan erabiliko da. Balio handiko material elektronikoa bakarrik gordeko da ikastegiko atezaintzako objektu galduetan, eta material horren arduraduna izateari utziko zaio.
  • Egun hori igarotakoan, Ikasleen Kontseiluak material hori Galdutako Objektuak sekzioan utziko ditu. Hau da, ez du material horren erantzukizunik hartuko.

 

  1. DATUAK BABESTEA
  • Lehen lauhilekoan alokatuz gero, errentariak emandako datu guztiak 2019ko martxoaren 1 arte biltegiratuko dira. Eta gainerako kasuetan, 2019ko urriaren 1 arte.
  • Datu horiek helburu hauetarako bakarrik erabiliko dira: errentariarekin harremanetan jarri, oinarriak bete eta egungo zerbitzuaren kalitatea hobetu etorkizunari begira.

 

  1. ERANTZUKIZUNA
  • Ikasleen Kontseiluak ez du armairuetako edukiaz erantzukizunik hartuko, ezta armairuetan gerta litezken gorabeherez edo ebasketez ere.
  • Errentari bakoitza arduratuko da bere armairu barruko espazioaz armairua errentamenduan duen bitartean, hau da, ulertuko da espazio horren eta armairuan dagoen edukiaren kontserbazioa pertsona horren erantzukizuna izango dela.

 

 

Armairu bat eskuratzeak ARAU OROKOR HAUEK ONARTZEA dakar berekin. ARAU HAUEK EZ EZAGUTZEAK EZ DU SALBUESTEN HORIEK BETETZEKO BEHARRETATIK.

Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookVisit Us On Instagram