Gaurkotasuna

2020ko Zubi Lehiaketa

Egun on lagun! Gaur Bilboko Ingeniaritza Eskolan izango den  berri zoragarria eman nahi dizuegu. Azkenengo urteetan ohitura den bezala, aurten berriro gertatuko den Zubi maketa Lehiaketa ikaragarria aurkeztu nahi dizuegu. Ikasle Ordezkaritzatik, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gure ahalegin onenak jarri ditugu hau aurrera eramateko. Hori dela eta, hemen usten dizkizuegu parte hartzeko oinarriak, zubiak eraikitzeko…


UPV/EHUko Prezioen Igoera

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Eusko Jaurlaritzak hurrengo ikasturteko matrikularen prezioa igo dute. Hona hemen UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren prentsa oharra. UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren Prentsa Oharra Oharrarekin bat egiten baduzu, honako formularioa bete ezazu. [wpforms id=”6160″]     Formularioa betetzen baduzu Errektoreari eta Hezkuntzako Sailburuari helduko zaie mezua.


2019ko martxoaren 21a Patroiaren Eguna

Patroiaren eguna ospatzeko jarduera batzuk prestatu ditugu martxoaren 21erako.Horien artean: musa, pokerra, Magic jokoa, Chash Royale, Brawl Stars, LOL, xakea, quidditch , arraun… eta askoz gehiago! ADI EGON Etor zaitez Ikasleen Ordezkaritzara (1. eraikina) izena emateko Ondo pasa!❤


O11

🌸 Gizonezko asko zientzian egindako lorpenengatik ezagunak dira, baina ezagutzen al ditugu emakumeak arrazoi berberagaitik? Otsailaren 11an Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Horregatik, unibertsitatetik zientzian garrantzitsuak izan ziren emakume ezberdinen deskribapenak jarri ditugu. Hauek irakurtzera animatu nahi zaituztegu, gizonezkoek daukaten garrantzia berbera merezi dutelako. 🌸


IKASTEGIKO BATZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

Hilaren 27an Bilboko Ingeniaritza Eskolako batzarreko ikasleen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak izango dira. Hurbil zaitez botoa ematera ikasle gisa ditugun interesak eta eskubideak ikusten eta babesten jarrai dezagun, jarduera didaktiko eta dibertigarriez (hitzaldiak, lehiaketak,…) gozatzen, zerbitzu baliagarriak izan ditzazuen (armairuak, azterketa bankua, apunteak, …), eta beste hainbat ekimen izan daitezen, betiere Eskola hobetzeko eta ikasleentzat onuragarriak…


Amaiera iritsi da

Ez dago jende nahikoa Ikasleen Kontseiluan. Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ikasleen Kontseiluan parte hartzen zuten pertsonak ikasketak amaituz joan dira, eta, hortaz, ez daukagu kontseiluari dagozkion gai hauek kudeatuko dituen inor: takillen alokairuak, kargagailuen eta kalkulagailuen mailegua, azterketen eta apunteen bankua, zenbait jardueraren antolakuntza (euskararen eguna, emakumeen eguna, zaindariaren eguneko jaia), zubien lehiaketa… Ez da inor…


Zure momentua

Egun on! Ideia bat duzu eta aurrera ateratzeko prest zaude? Ekitaldiak, jarduerak eta antzekoak antolatu nahi dituzu? Unibertsitateari buruz gehiago jakin nahi duzu? Taldeak zuzentzen edo jende aurrean hitz egiten esperientzia hartu nahi duzu? Bilbo Ingeniaritza Eskolako Ikasleen Kontseiluaren partaideok hitzordu bat proposatzen dizugu, irailaren 27an, osteguna, 18:00etan, 1. eraikinaren sarreran, Luis Briñas sarreran, aipatutako…


Argazki lehiaketan… IRABAZI DRONE BAT!!!

  IRABAZI DRONE BAT!!! Inoiz pentsatu al duzu argazkiak zeure dronearekin ateratzea? Hementxe duzu horretarako aukera: parte har ezazu BIEko Ikasle Kontseilua unibertsitateko partaidetza eta bizitza sustatzeko antolatzen ari den argazki lehiaketan. Baldintza bakarra bete behar duzu: Instagramen kontu aktibo bat izatea. Apirilaren 20tik maiatzaren 13ra bitartean parte hartu ahal izango duzu lehiaketan, oinarrietan azaldutako bi modalitateetako…


2018ko martxoaren 19ko graduatuen argazkiak

  Martxoaren 19an, gure eskolako ikasleak graduatu ziren. Hurrengo linkan graduazioaren argazkiak deskargatu ditzakezu. https://goo.gl/qMxiJm


PARO AKADEMIKORAKO Eskaera

UPV/EHUko araudiaren 27. Artikuluan jasotako  2.7 atalak paro akademiko baten eskaeraren aurrean nola jardun behar den adierazten du eta 41.artikuluan jasotako gure betebeharrak kontuan izanda, martxoaren 8rako unibertsitate guztian paro akademikoaren eskaera egiten dugu honakoan oinarrituta: Pasadan urtean, martxoak 8an, 70 herrialde baino gehiagoetan nazioarteko grebara deitu egin zen sistema  patriarkalaren eta kapitalistaren aurkako borroka …


Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookVisit Us On Instagram