BIE Ikasle Kontseilua - Consejo Estudiantes EIB

Amaiera iritsi da

Ez dago jende nahikoa Ikasleen Kontseiluan.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ikasleen Kontseiluan parte hartzen zuten pertsonak ikasketak amaituz joan dira, eta, hortaz, ez daukagu kontseiluari dagozkion gai hauek kudeatuko dituen inor: takillen alokairuak, kargagailuen eta kalkulagailuen mailegua, azterketen eta apunteen bankua, zenbait jardueraren antolakuntza (euskararen eguna, emakumeen eguna, zaindariaren eguneko jaia), zubien lehiaketa…

Ez da inor egongo azterketen erreklamazioetan edo bigarren zuzenketetan ikasleak defendatzeko, kexak izapidetzeko edo konpentsazioetan laguntza emateko, edo zalantza akademikoak konpontzeko. Era berean, ez da ikasleen ordezkaririk egongo ikastegiko batzarretan, zeinetan askotariko gaiak eztabaidatzen baitira, esate baterako: graduetako jardunaldi aldaketak, azterketen egutegiak eta egunero topa ditzakegun bidegabekeriak. Horrelako kontuak gure defentsarik gabe geldituko dira, eta, berez, ez dute ahalegin handirik eskatzen, ikasle talde txiki baten artean egiten badira.

Eta, garrantzitsuena: orain arte lortu diren gauza guztiak gal ditzakegu: besteak beste, azterketak abenduan egiteko aukera eskolarik gabeko astebete izan dezagun ikasteko ikasturte amaieraren (maiatza) eta bigarren lauhilekoko ohiko deialdiaren artean.

Hori dela eta, honek guztiak aurrera egitea eta ikasleek ahotsa izatea nahi baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan informazioa jasotzeko, posta elektronikoz (cec.eib@ehu.eus ) edo Whatsappez (946 01 72 86).

Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookVisit Us On Instagram