BIE Ikasle Kontseilua - Consejo Estudiantes EIB

Zure momentua

Egun on!

Ideia bat duzu eta aurrera ateratzeko prest zaude?

Ekitaldiak, jarduerak eta antzekoak antolatu nahi dituzu?

Unibertsitateari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Taldeak zuzentzen edo jende aurrean hitz egiten esperientzia hartu nahi duzu?

Bilbo Ingeniaritza Eskolako Ikasleen Kontseiluaren partaideok hitzordu bat proposatzen dizugu, irailaren 27an, osteguna, 18:00etan, 1. eraikinaren sarreran, Luis Briñas sarreran, aipatutako galderak erantzuteko eta zuen jakinminak eta proposamenak entzuteko eta, ahal dugun neurrian, erantzuteko.

Ahal izanez gero, eta jarduera apur bat antolatu ahal izateko, mesedez izena eman mezu baten bitartez helbide honetara: cec.eib@ehu.eus edo WhatsApp baten bitartez zenbaki honetara: 94 601 7286.

Zure zain egongo gara!!

BIE Ikasle Kontseilua

 

Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookVisit Us On Instagram