BIE Ikasle Kontseilua - Consejo Estudiantes EIB

PARO AKADEMIKORAKO Eskaera

UPV/EHUko araudiaren 27. Artikuluan jasotako  2.7 atalak paro akademiko baten eskaeraren aurrean nola jardun behar den adierazten du eta 41.artikuluan jasotako gure betebeharrak kontuan izanda, martxoaren 8rako unibertsitate guztian paro akademikoaren eskaera egiten dugu honakoan oinarrituta:

Pasadan urtean, martxoak 8an, 70 herrialde baino gehiagoetan nazioarteko grebara deitu egin zen sistema  patriarkalaren eta kapitalistaren aurkako borroka  ikustarazteko helburuarekin. Urte honetan, berriro ere deitu egin da grebara eta UPV/EHUko ikasleek auzi honekin bat egin nahi dugu .

Genero-diskriminazioa, arraza eta klase diskriminazioarekin batera, gizarte guztian eragina duen arazo estrukturala da eta beraz, unibertsitate arloan ere eragin nabarmena du. Martxoaren  8an egingo den greba aldarrikapen akademikoa bihurtzen da, hauek baitira Unibertsitatean jarduten duten emakumeen errealitatearen parte diren ohiturak:

Gutxietsiak: Emakumeen gaitasunak eta ezagutzak arbuiatuak izaten dira askotan.

 Ikusezinak: Ikasgaien edukietan ez da genero perspektiba kontuan izaten eta emakume pentsalari artista, zientzialari etab. klasean ematen diren edukietatik at geratzen dira.

Isilaraziak: Gizonezko ikasleak klaseetako parte hartzea monopolizatzeko joera izaten dute, taldean emakume gehiago izanda ere.

“Gizonezkoa”: Irakasle gehienek ez dute hizkuntza inklusiboa erabiltzen.

Objektibizatuak: Oraindik ere ohikoak dira komentario iraingarriak ikasleen artean,  zein, IIL eta AZPen partetik. Gainera, noizean behin unibertsitateko hormak papereztatu egiten dituzten diskoteken publizitate sexista gehitu behar zaio emakumeek jasaten duten objektibizazioari.

Lanen ezegonkortzea: Lan ezegonkor, gehienak  feminizatutako lanak dira, ala nola, garbiketa zerbitzua. Orain dela zenbait urte, hain garrantzitsua den zerbitzu honetako langileek lan baldintza duinak izateko eskaerarekin hasi ziren.

Kristalezko sabaia: Emakumeek inportantzia altuko postuetara heltzeko zailtasun handiak dituzte, batez ere, katedretara, katedradunetatik  %25a bakarrik da emakumea.

Indarkeria matxista: Sexu-jasarpenak izaten dira oraindik ere unibertsitate barruan.

Paritatea: Naiz eta unibertsiteteko errektorea emakumea izan, salbuespenezko egora da estatu mailan.

Paro akademikoaren eskaeraren ondorioz, ikasleek, ala nahi baldin badute, norberaren ikasketetan kalterik jasan gabe, klasera ez joateko eskubidea dute. Ezin izango dira ebaluazio proba berriak egun horretarako jarri. Eskaeraren aurretik ezarritako probak ez dira aldatuak izango.

Berdintasunaren babesean jarduten duten organizazio eta elkarteek antolatutako mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Agerian egon daiten eta izan beharreko ondorioak izan ditzan, honakoa zinatu egiten dut Bilbon, 2018ko martxoaren 5ean

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko https://www.facebook.com/EIBconsejo/posts/1945488259097816

Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookVisit Us On Instagram